XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baditu latz-astun-motel-samarrak ere, baña gatz-dun ariñ-antzekoak ere bai.

Entzun: .

Ez du ajola aundirik baño, ala ere, tira, ikutu nai nuke Gerrikoren euskal-joskerari dagokion arlo txiki bat.

Esan izan oi da, euskeraren joskeran, bi numerala, gipuzkeraz eta bizkaieraz beintzat, nai degun bezala, izenaren aurretik edo atzetik erabilli genezakela.

Ta, egia esan, gipuzkoar eta bizkaitar idazleek bi era oietara erabiltzen dute.

Baña zeiñ da zarragoa ta batez ere jatorragoa?.

Bertso ta kantu zarretan geienean, izenaren atzetik erabiltzen da bi numeral au: , eta abar.

Eztira oraingoxeak ere itz eta esakera auek: erdibitu, ordu-biak, erreal-biko txuria, urtebia, urtebi-sagarra, egun-biz-bat....

Toponimian ere aspaldikoak dira Bidebieta, Belabieta ta beste onelako izen batzuek.

Gaur dan egunean, Orixe'n Urte Guziko Meza-bezperak deritzan liburu eder eta ezagunaren Sarrera'k, gipuzkeraz edo beintzat erdi-gipuzkeraz idatzia egon arren, idazpuru au darama: BI ITZ.

Aitzitik, Manuel Lekuona'k bere lantxo txit polit baten izen-burutzat itz auek ipintzen ditu: (...).